PROIEKTUAK

2 POLIEDRO

Aitor Furundarena eta Garikoitz Mendizabal

Aitor Furundarena eta Garikoitz Mendizabalek musikaz marraztu eta margotu egiten dute; kaleidoskopio baten moduko marrazkiak, forma poliedrikoez, koloreak uztartuaz, bolumenak sortuaz, eta guzti honen bitartez, emozio berri eta biziak sentiaraziaz.

 

Txistua eta akordeoia dituzte pintzel: hauspoa, haizea, botoiak, zuloak, partxeak... etengabeko jolasean murgiltzen dira biak, bat eginda, interprete eta tresna bakarra bailira.

 

Erdi aroko musika, berpizkundekoa, barrokokoa, hainbat herritako folklorea, Sarasate, Vivaldi, Guridi... musikan mugak norberak ipintzen ditu, tresnak berak baino askoz gehiago. Akordeoia eta txistuaz edozer adieraz daiteke: arnasa ematen dieten musikariek adierazi nahi duten edozer.

1/2
 

LUR

Ganbera Musika akordeoiaz
Aitor Furundarena eta Johanne Altzürüküren obrak

Aitor Furundarena eta Johanne Altzürükü pertsona bera dira/gara, baina bi musikari ezberdin. Aitor, jaio zenetik, Aitor izan da, bere bizipen guztiekin, hainbat eta hainbat alor eta estilotan jarduna, akordeoi jotzaile, musikagile eta irakasle. Johanne, aldiz, pentsamendu eta izaeraren garapenetik sortutakoa musikagilea da, filosofia eta estetika askoz zehatzagoa duena. Nire izateak biak behar ditu.

 

LUR diskoan nire bizitzan konposatutako estetika garaikideko ganbera obrak daude - akordeoia barne duten guztiak -, 1991an hasi eta 2015 urterarte. Interprete gehienak, MUSIKENEn ikasle izan ditut, eta obrak elkarrekin landu ditugu. Sortzaile eta irakasle diskoa da, eta azken 25 urteetan nire izatea zer izan den eta ze bilakaera izan duen sentitu daiteke bertan. Arrazionalki eta intuizioz, izan naitekeen askeen.

 

“Orain arte konposatu ditudan obrak berrikusi, eta hautaketa egin dut. Batzuk estreinatutako obrak ziren, beste batzuk lehenbizikoz hemen zeharkatu dute airea. Grabaketa honek nire bizitzaren zati garrantzitsu bat azaltzeko balio izan dit: musikagilea eta irakaslea. CD honetako interprete gehienak ikasle izanak ditut Musikenen, eta obra hauek orain arteko nire bizitzaren bigarren erdiaren adierazle sakon dira. Bi alor hauek bizitzeko behar dudan arnasaren zati dira. Barnekoetan barnekoen zait sortzea, eta sortzen dudan hori ni naizenaren gertukoena da.

 

Eskerrik asko nire musika zuena egiteagatik.”

 

Aitor Furundarena / Johanne Altzürükü

“Akordeoiaren hauspoz ematen diot bizia nire soinuari; hitzek adierazi ezin dituzten sentimenduak transmititzen ahalegintzen naiz, ahalik eta intentsitate handienaz... ”

/ AITOR FURUNDARENA /

  • Grey Facebook Icon
  • Grey Twitter Icon
  • Grey SoundCloud Icon
  • Grey YouTube Icon

© 2015 . AITOR FURUNDARENA .