BIOGRAFIA

AITOR FURUNDARENA
Akordeoilari . Musikagile . Irakasle
Euskal Herrian, Parisen eta Kopenhagen ikasia. Bi musika-ardatz ditu: musika garaikidea eta herri musika. Interpretazioan, nazioarteko hainbat akordeoi lehiaketatan saritua, orkestrekin, ganbera musikan, bakarka eta talde ugarirekin aritu izan da eta grabaketa ugari argitaratu du. Sorkuntzan, musika garaikidea eta herri musikaz gain, telebista, antzerki eta zineman aritu da. Kamara Musika, Transkripzio, Errepentizazio eta Herri Musikako Akordeoiko irakasle da Euskal Autonomia Erkidegoko goi-mailako musika ikastegian (MUSIKENE).
Akordeoilari
Akordeoia, gorputzaren atal sentitzen dut. Hartzen dudanean, nire hezur, gihar, zain, birika eta nerbio sistemak berarekin bat egiten dute. Beste inola sentiarazi ezin ditudanak adierazten ditut. Horretarako erreminta nagusia, akordeoi mota guztiek berdina duten elementu bakarra: HAUSPOA. Edozein musika mota dela ere jotzen dena, hauspoak ematen dio, batez ere, bizia akordeoiari.
Akordeoia tresna zoragarria da. Diotenez, metalezko xafla batzuek sortzen omen dute bere soinua, baina hori ez da egia osoa. Xafla horiek hauspoa behar dute, hauspoari nik eragiten diot, eta nire beso/eskuak eta ateratzen den soinuaren tartean, nonbaitetik, ezagutu ditudan beste akordeoilari eta musikariengandik iritsi zaidan altxorra azaltzen da, eta guztion artean musika sortzen dugu.
Musikagile
Sortzea, zein ederra den. Berez aita banaiz, musika konposatzeak ama ere egiten nau. Agian horregatik ditut bi izen konposatzeko, bat jaiotzez dudana, gurasoek jarritakoa, eta bestea nik asmatua: Johanne Altzürükü.
Ez dakit nire obrak eta piezak benetan zenbat diren nire, ez baita jabego kontua. Etengabeko sortzaile gara denok, batzuen sormena barrenean geratzen da, beste batzuok badugu sortutakoa munduratzeko aukera, eta zehazki musikak, hiru munduratze izaten ditu: lehena partitura idaztean, bigarrena interpreteak bere egitean, eta hirugarrena entzuleengana iristean.
Barrukoetan barrukoen zait sortzea, sortzen dudan hori ni naizenaren gertukoena da.
DISKOGRAFIA

AITOR FURUNDARENA
Akordeoi Klasikoa (1995)

FURUNDA
eskua sartzen (1996)

FURUNDA
Juanita (1998)

AITOR FURUNDARENA - GARIKOITZ MENDIZABAL
Arnasak (2010)

AITOR FURUNDARENA - GARIKOITZ MENDIZABAL
2 Poliedro (2015)

AITOR FURUNDARENA - GARIKOITZ MENDIZABAL - IÑAKI TELLERIA
Eta orain badakit (2011)

AIKO
Herri musika ta dantza (2007)

AIKO
Urraska: Dantza Jauziak Sagasetaren bidetik (2010)

AIKO
Aurrez aurre (2009)

AIKO
Oinak Kantuz (2011)

AITOR FURUNDARENA / JOHANNE ALTZÜRÜKÜ
Ganbera Musika akordeoiaz (2016)

“Tradizioa oso gauza bizia da, egiten dugunari oinarri sendoa ematen dio askotan, hortik aurrera nahi duguna egin dezagun. Iraganaren eta etorkizunaren zubi eta oreka da oraina”

/ AITOR FURUNDARENA /