
AITOR
FURUNDARENA

MUSIKARIA . SOINUJOLEA . MUSIKAGILEA
AITOR FURUNDARENA
"AKORDEOILARI, MUSIKAGILE eta IRAKASLE deitzen didate"
Akordeoilari, musikagile eta irakasle deitzen didate. Ez dakit zerbaiten bila nabilen, ez dakit aurkitzen ditudanak nik aurkitzen ditudan edo eurak diren aurkitzen nautenak. Akordeoia, musika sorkuntza eta ikasleak ditut nire bideko elikagai. Akordeoia konposatu, konposizioa interpretatu, ikasleekin ikasi. Gozamena maite dut, ari naizen horretan sakontzearen gozamena. Baina sakondu norantz, barrurantz ala kanporantz?

2 POLIEDRO
Garikoitz Mendizabal eta Aitor Furundarena
Musikan mugak norberak zehazten ditu, tresnak berak baino askoz gehiago. Aske utzi ditugu txistua eta akordeoia, itxiturako langa zabaldu diegu, eta gu ohartzerako, bertatik atera eta bi poliedro eder marraztu dizkigute.
"Diskoa eskuratu nahi baduzu, bidali zure datuak eta gusto handiz etxera bidaliko dizut"
ARGAZKIAK: MITO

LUR
Ganbera Musika akordeoiaz
Aitor Furundarena eta Johanne Altzürükü pertsona bera dira/gara, baina bi musikari ezberdin. Nire izateak biak behar ditu.
LUR diskoan nire bizitzan konposatutako estetika garaikideko ganbera obrak daude, 1991an hasi eta 2015 urterarte. Interprete gehienak, MUSIKENEn ikasle izan ditut. Sortzaile eta irakasle diskoa da, eta azken 25 urteetan nire izatea zer izan den eta ze bilakaera izan duen sentitu daiteke bertan. Arrazionalki eta intuizioz, izan naitekeen askeen.
"Diskoa eskuratu nahi baduzu, bidali zure datuak eta gusto handiz etxera bidaliko dizut"

“Musikak duen ahalmena sentiarazteko eta pertsonok konektatzeko zoratzen nau… Benetakotasunak, norberaren barruarekiko fideltasunak...”

/ AITOR FURUNDARENA /